2007-11-22

Zientzia Astean IKTak protagonista


Erkidego Autonomoko 3 hiriburuetan ospatu den 2007ko Zientzia Astean IKT-ak izan dira protagonista. Bertan IKT-ak eguneroko bizitzan sortzen ari diren aldaketak aztertu zuten. Aste horri hasiera emateko gure artean Wikien sortzailetako bat izan zen, Jimmy Wales. ( Berria eta Gara egunkarietan agirtaratutako artikuluak)
Aste honen helburuetariko bat zientziaren inguruan kolektibo ezberdinak batzea zen, horrexegatik gaia lau ikuspegi ezberdinetatik landuko zuten; ikasle, ikertzaile, enpresa eta publiko orokorraren ikuspuntutik.
Hainbat lan aurkeztu ziren prestatu zen wikipedia lehiaketan, DBH-ko ikasle zein irakasleentzat, Batxilergoko ikasle eta irakasleentzat, Unibertsitateko ikasleentzat eta publiko orokorrarentzat, goian klikatu ez gero saridunak nortzuk izan diren ikusiko duzu.

2007-11-21

Wikia unibertsitatean

Gure eskolan ere lana egiteko wikia erabiltzen dugu. Bestela galdetu 2.maila daudenei wikia zelan, ze ikasgaitan eta nola erabiltzen den.
Bai, bai asmatu duzue, Matematika eta bereDidaktika-n iaz ere aurrera atera genuen geure wikia, ahaztuta baduzue goian klikatu eta memoria freskatuko zaizue.
http://ikastorratza.civiblog.org/blog/_archives/2006/4/24/1908026.html

2007-11-20

Wikipedia euskaraz

Wikipediak 205 hizkuntzatako edizioak ditu; ingelesezkoa (1.196.373 artikulu), alemanezkoa (416.786 artikulu), frantsezezkoa (307.126 artikulu), polonierazkoa (243.185 artikulu) eta japonierazkoa (224.081 artikulu) dira bost edizio garatuenak.
Wikipediako euskarazko bertsioan 21.740 artikulurekin lanean dabiltzate.
Ranking-nean 47. postuan dago,52.822 orrialde dauzka eta 1685 lankide daude izena emanda, hoietatik 7 administrari.
Kontutan izanda euskarak 1.000.000 bat hiztun dituela eta hoietatik bakarrik 700.000 dutela euskara ama hizkuntza, ranking-nean egoera onean dagoela iruditzen zait.
Hona hemen beste herrialde batzuen datuak konparazio txiki bat egiteko:
Galegoz 29.444 artikulu daude-2.800.00 hiztun
Katalanez 87.678 artikulu daude -10.000.00 hiztun

Wikiak ikastolan

Artikulu honetan Erentzun Ikastola eta Iñigo Aritza Ikastolakoek Txanela proiektua aurrera atera zuten wikiaren bitartez. Bertan, proiektua aurrera ateratzeko eman zituzten pausuak, wikiaren antolamendua (bi ikastolen artekoa eta gela artekoa) eta ondorioak agertzen zaizkigu.
Artikulu interesgarria iruditzen zait antzeko proiektuak aurrera eramateko.

Hona hemen ikastola hauek garatzen ari diren wikiaren helbidea

2007-11-14

Wikiak euskaltegian


Iñaki Muruak bere blogean botatako ideiarekin bat nator; zergaitik ez erabili wikipedia euskaltegian? Euskaltegietan ikasleen artean denetik dakien jendea dago. Gainera, goi mailetan ikasleek idazmena praktikatu behar dute, zergaitik ez idatzi benetazko artikuluak eta geure wikipedian sartu? Ideia polita eta euskaldun guztientzat erabilgarria izan daitekena.
Animo eta aurrera ekimanarekin.

Nola sortu wiki bat

Ez da instalaziorik behar, pbwiki-an wiki bat sortzeko pausuak ondorengoak dira:

1.- Identitate bat aukeratu edo sortu

2.-"Pick a wiki name" laukian zure wikiaren izena gehitu. Zure email helbidea sartu behar duzu wikia baieztatzeko.

3.-Zure korreoan Pbwiki-ren mezua jasoko duzu. Bertan lotura bat izango duzu eta ondorengo pantailara eramango zaitu.
4.-Pantaila honetan wikiaren izena eta pasahitza, wikiaren izaera (hezkuntzarako), publikoa edo pribatua izango den aukeratu. Guztia hau egin eta gero aukeratutakoarekin ados zaudela baieztatu. Eta azkenik, "Take me to my wiki"-n sakatu eta zure wikian egongo zara.

http://pbwiki.com/ pbwiki
http://www.wikia.com/wiki/Wikia wikia
http://www.wikispaces.com/ wikispaces

2007-11-10

Wiki - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia entziklopedia askea da, handiena eta famatuena.
Wikipediako edozein artikulutan 'aldatu' aukera agertzen da. Horixe da wikien oinarria: erabiltzaileek era errazan eta azkar edukiak aldatu, sortu eta ezabatu ditzakete.
Entziklopedia hau milioika pertsonez osatutako komunitatea da, pertsona bakoitzak rol bat edo gehiago izan dezake.
Irakurleak; hauek gehiengoak dira; editoreak; akatsen bat somatzen badute aldatu egiten dutenak; administrariak; ekarpen nahiko egin dituztenei ematen zaie ahalmena blokeatzeko, aldatzeko, etab.

http://dotsub.com/films/wikisinplainenglish/